Pribatutasun politika – Datu pertsonalen babesa
1.- Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Irrien Lagunak, S.L.-aren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, enpresarekin duen harremanaren jarraipena egiteko eta enpresaren legezko helburuak betetzeko.
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak burutzea, tratamenduaren erantzulearen eginkizun legalak betetzea, interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Irrien Lagunak, S.L. enpresak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Irrien Lagunak, S.L.-ak erabiltzaileei gomendatzen die begira ditzatela gazteen datu pertsonalen babesari buruz Datuak Babesteko Euskal Bulegoak argitaratutako hainbat material. Informazio hori guztia (teknologia berrien erabilerari buruzko eskuliburuak, bideo hezitzaileak, etab.), hain zuzen, www.kontuzdatos.info helbidean dago ikusgai.
2.- Datu pertsonalen biltzea
Irrien Lagunak, S.L.-ak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Irrien Lagunak, S.L.-ak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Irrien Lagunak, S.L.-ak antolatutako ekitaldietan argazkiak eta bideo grabaketak egin daitezke, beraz interesdunaren irudia eta ahotsa tratatuak izan daitezke, ekitaldi hau dokumentatzeko helburuarekin, eta hala behar bada, datu hauek editatzeko, publikatzeko eta zabaltzeko enpresaren web gunean eta beste web kanaletan (batez ere enpresaren web gunean eta sare sozialetako kanaletan), material dibulgatiboan eta enpresaren bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria erabilita. Era berean, zenbait argazki hedabideei komunikatuak izan daitezke. Interesdunak edonoiz erabili ditzake tratamendu honen inguruko eskubideak.
Irrien Lagunak, S.L.-ak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak emateko garaian, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatuko du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Irrien Lagunak, S.L.-ak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.
3.- Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bestelako eskaria egin ere. Horretarako enpresara jo beharko duzu, helbide honetan: Irrien Lagunak, S.L., Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: kudeaketa@irrienlagunak.eus. Interesdunak, eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko du. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
4.- Segurtasun-neurriak
Irrien Lagunak, S.L.-ak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Irrien Lagunak, S.L.-aren erantzukizunpekoak.
5.- Trafiko-datuak
Irrien Lagunak, S.L.-aren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzailea honen jakitun da eta horrela, ez da beharrezkoa izango honi buruz informatzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Irrien Lagunak, S.L.-aren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
6.- Indarraldia
Irrien Lagunak, S.L.-ak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Irrien Lagunak, S.L.-ak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Irrien Lagunak, S.L.-ak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
7.- Jurisdikzioa
Irrien Lagunak, S.L.-en eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Irrien Lagunak, S.L. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Irrien Lagunak, S.L.-ak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
IRRIEN LAGUNAK S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea z/g
20140 Andoain (Gipuzkoa)