Ezagutu gure ikuskizunak!
Irrien Lagunak-en pertsonaiek bizia hartuko dute Euskal Herriko plazetan irri eta dantza egiteko prest! Euskara, kultura, baloreak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dituzten ikuskizun parte-hartzaileak ditugu martxan.
Elkartasun jantokia
Sinopsia
Largabista eta Tiritatxo janaria prestatzen ari dira, ondoren Martinberrek eta Tiritatxok elkartasun jantokira eraman dezaten.
Tarteka, norbaitek jakiren bat lapurtzen die. Nor ote da? Lapurra? Laguntzailea?
Ikuskizun honetan ere paliazoen abestiak, umorea eta partehartzea ez dira faltako!
Iraupena: 50 minutu
Irrien Lagunak 10 urte!
Sinopsia
Tiritatxo eta Martinber Tiritatxoren kontsultan sartuko dira. Bat-batean, Tiritatxoren mahai gainean gutun bat ikusiko dute. Norena ote da? Gutuna beraien lagun batek bidalia da eta zoriontzeko idatzi die, Irrien Lagunak-ek 10 urte bete dituelako!
“Hara! 10 urte! Zer egingo dugu? Jai bat? Nola? Denon artean antolatuko dugu!”
Tiritatxo eta Martinber gidari direla Irrien Lagunak pasako dira kontsultatik, bakoitzak jaialdirako bere proposamena eginez.
Abestiak, umorea eta parte hartzea ez dira faltako!
Iraupena: 55 minutu
Irrien Lagunak. Bakarkako saioak
Tiritatxorekin egin irri!
Sinopsia
Tiritatxo, pediatra goxoa eta alaia da. Beti dago laguntzeko prest. Irriarekin jolas egitea eta istorio dibertigarriak kontatzea maite du. Modu dibertigarri batean osasuna eta irria elkarrekin gozatzeko errezetak elkarbanatuko ditu.
Iraupena: 50 minutu
Sinopsia
Martinbertso herriz herri dabil kontu kontari. Bere kontuak kantu ere bihurtzen direlarik! Ikuskizun honetan antzerkia, jolasa eta musika uztartuta daude. Parte hartzailea bezain dibertigarria. Irriak ere ez dira faltako!
Iraupena: 50 minutu